XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aboztuaren 24-an gure hilharrietan bildu gira iluntzean, Paueko gure hil-hobitik ekarri gorputz-ondarren ehorzteko.

Pauen hil zirenen izen batzu: anai Zaldua Usurbilekoa (1942), aita Lescloupé Capbisekoa (1944), aita Lubac Rodez aldekoa (1950) eta Elissetche apeza Aheztarra ( ).

Aboztuaren 27-tik 30-raino, aita Abadea, Hiriart-Urruty, Larre eta bertze Euskaltzaindikoekin, Gernikan ginuen eta Foruan, gogoetak egiteko, oraiko aldaketeri buruz.

Gernikan, haitzondoaren inguruan, Altube zenaren ohoretan izan dira hitzaldiak, eta, ondotik, euskaltzain zenduen fagoretan meza.

Hango kantuak! Entzun otoi! Jauna, Euskaldunen deia!.

Foruan, Frantsiskanoen etxean, hiru egunez goiz-arrats lan egin dute euskaltzainek eta gero Lekeitiorainoko itzuli bat.

Haratekoan Ziortza-n gelditu dira: hango eliza eta fraidetxea ikustekoak; haatik, fraide gabeko fraidetxea zoin den ilun....

Irailaren 26-an Perpignan ondoko Kuxa-n bildu dira Frantzia hegoaldeko eta Espainia iparraldeko fraide buruzagiak.

Hamekagarren ehun urte burua zuten Kuxa-n; handik atera zen eta Monserrat abadetegiaren egilea.

On da geroari buruz elgarrekin otoitz egitea, solastatzea eta elgar sustatzea.

Kataulaniako mendietan iragaitean, agurtu dugu hamekagarren mendeko Ama Belloch-eko bat, Ur deitu herrixka bateko gain batean dagona....